Ekosistemaren partaidetza
2023-03-132022ko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory (GANTT) proiektuko agente kolaboratzaileek, SILO aholkularitzarekin batera, lehen Workshopa egin zuten GANTTen estrategian garatzeko jarduketa-lerroak definitzeko.
GANTTen agente kolaboratzaileak dira BIC Gipuzkoa, ViVEbiothech, Viralgen, Biodonostia eta Mondragon Korporazioa, eta elkarrekin lanean aritu dira estrategia martxan jartzeko beharrezko ekimenak eta ekintzak identifikatzen eta zehazten.
Workshoparen amaieran 7 ekimen hautatu dira, 3 motatan sailka daitezkeenak: Ekimen eraldatzaileak TA proiektu berriak bultzatzeko, ekimen pizgarriak TAri buruz dauden proiektuak edo prozesuak babesteko eta ekimenak ekosistemarekin TAren inguruko ekosistemaren gaitasunak dinamizatu eta bultzatzeko.