BIOSPAIN
2023-09-08BioSpain erreferentziazko ekitaldia da nazioarteko sektore bioteknologikoan, eta aurten hamaikagarren edizioa izango du 2023ko irailaren 26tik 28ra, Bartzelonako Firaren instalazioetan (Montjuïc esparrua). Konbentzio horren helburuen artean berrikuntza eta inbertsioa bultzatzea dago, baita Europako eremu bioteknologikoan egon daitezkeen lankidetzak eta negozio-aukerak identifikatzeko topaketa-guneak sortzea ere.
Edizio hau AseBio-k eta Biocat-ek antolatuko dute, Bartzelonako Udalaren eta Kataluniako Generalitatearen laguntzarekin, 30 herrialdetako 2.000 profesional baino gehiago bilduko dituen topaketan.
Gipuzkoako Foru Aldundia Biospain 2023n arrasto esanguratsua uzteko prestatzen ari da, Biocat-ekin batera “Advanced Therapy Medicinal Products Strategy” mahaingurua antolatu baitu. Bertan, Terapia Aurreratuei dagokienez, Gipuzkoan eta Katalunian ekosistemak garatzeko erronkak aztertuko dira. Mahai-inguru horretako hizlarien artean Itziar Vergara egongo da, GANTT (Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory) estrategiaren eragile laguntzaileetako bat den Biodonostiako zuzendari zientifikoa.
GANTT estrategiaren esparruan bultzaturiko ekimen hori ekosistemaren gaitasunak ustiatzeko eta lurraldea Terapia Aurreratuen inguruan dinamizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren apustua da, Gipuzkoa eta Euskadi esparru horretan nazioarteko erreferente bihurtzeko helburuarekin.
Azpimarratzekoa da VIVEbiotech-ek ere, GANTT estrategiaren kolaboratzailea baita ere, hartuko duela parte BioSpain 2023 programan, “Lentiviral vectors for gene and gene-modified cell therapies” mahai-inguruaren antolatzaile gisa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren irailaren 26ko mahai-inguruan parte hartzeak, beraz, GANTT estrategiak bikaintasun zientifikoarekin eta teknologikoarekin duen konpromisoa azpimarratzen du.