Aldundiak terapia aurreratuen aldeko apustua egiten du
2023-03-14Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GANTT (Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory ) proiektuko agente kolaboratzaileek lan bilera bat egin zuten 2022ko otsailean, Gipuzkoa garapenean mundu mailako erreferentzia gisa finkatu nahi duen ekimen honen ildo estrategiko nagusiak zehazten jarraitzeko, orientazio industriala duten zelula, gene eta ARN terapietan zehazki. Bileran Javier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak, Javier García-Cogorro, Viralgeneko zuzendari nagusia; Gurutz Linazasoro, VIVEbiotech-eko zuzendari nagusia; Julio Arrizabalaga, Biodonostia Institutuko zuzendaria; Marisa Arriola, BIC Gipuzkoako zuzendaria, Ainhoa Aizpuru, BIC Gipuzkoako Proiektu zuzendaria, baita Ekonomia Sustapeneko saileko lan taldeak eta estrategian parte hartzen duten teknikariek ere hartu dute parte.
Orduz geroztik Terapia Aurreratuen arloan erreferente diren nazioarteko esperientzia aurreratuak aztertu dira, eta Gipuzkoaren ikerketa-gaitasunak eta -abaguneak baloratu dira enpresekin, erakundeekin eta ikerketa-guneekin elkarrizketak eginez. Prozesuan zehar proiektuaren aktore bultzatzaile ugarik parte hartu dute, eta proiektuaren jarduketaren lerro estrategikoak eta lotutako ekimenak definitzen lagundu dute.