GANTT

Gipuzkoako mundu-erreferentzia gisa finkatzea ikuspegi industrialeko zelula-, genetika- eta RNA terapien garapenean.

Aldundiak terapia aurreratuen aldeko apustua egiten du

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GANTT (Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory ) proiektuko agente kolaboratzaileek lan bilera bat egin zuten 2022ko otsailean, Gipuzkoa garapenean mundu mailako erreferentzia gisa finkatu nahi duen ekimen honen ildo estrategiko nagusiak zehazten jarraitzeko, orientazio industriala duten zelula, gene eta ARN terapietan zehazki.

Jarraitu irakurtzen

Ekosistemaren partaidetza

2022ko martxoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory (GANTT) proiektuko agente kolaboratzaileek, SILO aholkularitzarekin batera, lehen Workshopa egin zuten GANTTen estrategian garatzeko jarduketa-lerroak definitzeko.

Jarraitu irakurtzen
 
 

 
 

GANTT (Gipuzkoa Advanced New Therapies Territory) Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzuna da ekosistemaren gaitasunak ustiatu eta lurraldea Terapia Aurreratuen (TA) inguruko lurraldea dinamizatzeko, sektoreko agenteak Gipuzkoa eta Euskadi nazioarteko TAn erreferente bihur dezaten bultzatzeko.

GANTT Eusko Jaularitzak martxan jarritako BAT (Basque Advanced Therapies) ekimenaren barruan dauden hiru proiektu estrategikoetako bat da.

Zer dira Terapia Aurreratuak?

TA sendagai oso berritzaileak dira, gaixotasunak prebenitu edo tratatzeko geneak, zelulak edo ehunak erabiltzean oinarritzen direnak. Oso garrantzitsuak dira tratamendu pertsonalizatuak sor daitezkeelako eta medikuntza iraultzen ari direlako, gaur gaurkoz, tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunen tratamenduetarako estrategia terapeutiko berri gisa erabil daitezkeelako.

Zergatik bultzatu behar ditugu Terapia Aurreratuak Gipuzkoatik?

Gipuzkoak TAren inguruan duen ekosistemaren gaitasuna aprobetxatuko du, nazioartean duen posizioa hobetzen lagunduko duten ekimen estrategikoak garatzen laguntzeko. Egun, ekosistema hori enpresa bultzatzaileek, start-up espezializatuek eta ikerketan erreferente den osasun-sistema batek osatzen dute.

 
 

GANTTek 8 helburu ditu lurraldea dinamizatu eta Gipuzkoa eta Euskadi TAn nazioarteko erreferente bihurtzeko

Gipuzkoa eta Euskadi Terapia Aurreratuen erreferente gisa kokatzea

Terapia Aurreratuko enpresei zerbitzua emango dien balorezko industria-kate bat sortzea

Oraingo enpresen garapena indartzea enpresa bultzatzaile gisa jardun dezaten

Gipuzkoa terapia aurreratuen entsegu klinikoetan espezializatutako eskualde bihurtzea

Talentua sortzeko trebakuntza-plan jakin bat diseinatzea

Terapia Aurreratuak bultzatzeko ad-hoc finantzaketa-plan bat diseinatzea